
Outlet dendek, stock-ean geratutako gainezko produktuak edota pasadan aldiko produktuak eskaintzen dituzte. Hori dela eta, produktuen salneurria bere hasierako prezioa baino askoz merkeagoa izaten da. Horrela, denda hauen giroa besteen bezalakoak izan arren, bere produktuek % 30etik % 80rako beherapena izan dezakete.
Kontzeptu berri hau Estatu Batuetatik dator (non gaur egun 250 outlet aurki ditzakegu) eta Espainian orain dela gutxi agertu den arren (10 urte bakarrik), fenomeno honek indar handia lortu du beste estatu batzuetan (Japonian, Erresuma Batuan eta Italian, adibidez).
Horrela, bezeroek produktu ezberdinak eros ditzakete (jantzi-osagarriak, arropa, zapatak…) beherapen garrantzitsua izanik.





