
Park Avenue Espainia iparraldeko fashion outlet bakarra dugu. Megapark Merkataritza-parkearen barruan dago kokatua, Barakaldon, Bilbotik 15 minututara besterik ez.
Park Avenuen markarik onenak eta bertako eta nazioarteko etxerik ezagunenak topatzen ditugu prezio onenetan, eta beherapenak %30etik %70erainoko tarte horretan dabiltza, baita handiagoak ere batzuetan, beren ohiko prezioaren gainean, urteko 365 egunetan. Merkealdi iraunkor baten pareko litzateke.

Zergatik da beste dendetan baino merkeagoa?
Stockeko soberakinak, denboraldiko hondarrak edo erakusgaiak direlako produktuak. Adierazi beharra dago, halere, zenbait saltokirentzat aurreko denboraldia duela hiru hilabetetakoa izan daitekeela.
Saltoki tradizional baten berme bera eskaintzen al du kalitate eta zerbitzu aldetik?
Bai, inolako zalantzarik gabe. Park Avenueko produktuak soberakinak eta erakusgaiak izan ohi dira, eta batzuetan, denboraldi berekoak ere bai, baina sekula ez dira izango merkantzia akastunak edo hondatuak.
Denda gehienetan, gainera, itzulketak egiteko politika bera eta ohiko saltokietako irizpide berberak dituzte; halere, saltoki bakoitzak finkatuko ditu politika horiek, eta arren eskatzen dizugu erosketa bat egiten duzunean horiek zein diren galdetu eta ziurtatzea.
Zer aurki dezaket Park Avenuen?
Park Avenue osatzen duten saltoki eta establezimenduak era askotakoak dira, eta erabat ziur gaude behar duzun (edo behar ez duzun) edozein gauza aurkituko duzula bertan.
Gure planoari eta gure denda-direktorioari begiradatxo bat botatzea gomendatzen dizugu.
Egia da, halere, ezin dugula ziurtatu denda bakoitzak taila eta kolore guztietako aukera osoa duenik. Gogora dezagun soberakinak direla, eta batzuetan, salgai beretik ale bat edo bi bakarrik izan ditzaketela; zorte kontua da dagoena zuri ongi egokitzea. Onena erne egotea da stock berria noiz jasotzen duten ikusteko eta azkeneko mauka preziorik onenean harrapatzeko, gogoratuz betiere etxe onenak direla bertan topatzen direnak.
FOTOGRAFIAK




